XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erakusgarria bada, erabiltzen bada, neurririk gabe uzten dut neure buruaren joatera, eta neurririk gabe ere hertsatzen naiz argitzen ez bada eta graziarik egiten ez badit.

Zernahi ere den, ohitura ala natura, besteren arabera bizitzeko baldintza inprimatzen digunak ongi baino askoz ere gaizki gehiago egiten digu.

Geure erabilgarritasunez gabetzen gara omen orokorrari dagozkion itxuren egiteko.

Ez zaigu hainbat axola gure izatea zer den geure baitan eta egian, nola axolatzen baitzaigu zer den ezagutza publikoan.

Gogoaren ontasunak eta zuhurtzia fruiturik gabeak iruditzen zazkigu, gutaz beste inor haietaz gozatzen ez bada, ikusmen eta onespen arrotzaren aurrean gertatzen ez badira.

Batzuei urrea darie borborka lurrazpiko lekuetarik, ohartu gabe; beste batzuek xafletan eta hostootan hedatzen dute; batzuei sos xeheek eskutuak balio dizkiete, besteei alderantziz, jendeak erabilpena eta balioa erakuspenaren arabera dela uste izanez.

Aberastasunen inguruko axola orok zikoizkeriaren urrina du, xahupenak berak eta eskuzabaltasun aratuegi eta artifizialegi batek ere bai: ez dute oharpen eta axola nekagarri batek balio.

Bere xahupena zuzena egin nahi duenak hertsia eta behartua egiten du.

Berez, zainketa edo erabilpena nolakotasunik gabeko gauzak dira, eta ez dute ongi edo gaizkiaren kolorerik hartzen gure borondatearen erabilpenaren arabera ez bada.

Ibilaldi horietara gonbidatzen nauen beste kausa gure egoeraren ohiturekiko dudan desegokitasuna da.

Neure bihotza errazki kontsolatuko nuke usteldura horri buruz interes publikoari dagokionez, pejoraque soecula ferri Temporibus, quorum sceleri non invenit ipsa Nomen, et a nullo posuit natura metallo baina ez neureari dagokionez.

Sobera hertsatua aurkitzen bainaiz horrengatik.

Zeren nire auzoan, gerra zibil hauen zuzengabekeria luzearengatik jada zahartuak baikara hain gehiegizko egoera batean,

Quippe ubi fas versum atque nefas, non zinez miresgarria baita iraun ahal dezan.

Armati terram exercent, semperque recentes

Convectare juvat proedas et vivere rapto.